XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
egonzale alperren
edo quietisten uste okerrak; Jainkoa otoitzean gertatzea
" eta gertaraztea
, eta Eliasen Horeb mendiko hasiberri sasoia; arimaren gainezkaldi, hegaldi, harrialdi, zentzu-adimenen korde-galtze eta itzalialdien gainbegiratu eta azterketa; Eliasen Karmel mendiko argialdia edo Jainkoa begiz bezala
ikustea, eta pozaldi honi darraizkion bihotz-eragin, malko, kometen eta izar iheskorren antzerako zirrara, eta heriotza bera desiratzerainoko ito-nahi goxoak, bere denbora kontu jakina eta guzti; Eliasek ikusi zuen Tabor mendiko gaineneko lerroa, azkenik: gorputza ilaun bezala eginik Jainkoarekin elkartzea eta Hitzaren ukitu leunaren atseginezko gaindidura eta beteginzarrea.
Elias eta Nikolaren arteko galde-erantzuketan argi-iturri eta erakustaile nagusi Liburu Sainduak eta otoitz-borroka hauezaz gehienik mintzatu izan diren doktore eta sainduak izango dira, Jainko-amodioaren barrutian maisu eta gidari adituenak: Agustin, Inazio Loiolakoa, Joanes Gurutzeko, Teresa....
Haiek maizenik jorraturiko puntuak dituzte mintzagai: otoitz bikain edo Jainkoazko oroitze soil maitetsuan ahalik luzaroen irauteko bidea; begitar eta belarritarren arteko auzia, edo belarriak begiaren aldean dituen alderdi on eta abantailak bikaintasun irautetsuenak erdiesteko; Jainkoa laztantzera daraman otoitz-bidean maiz gertatzen diren sogorraldiek
kristau zintzoei, eta batipat hasiberriei, sortzen dizkieten kezkak arintzea, zentzu bakoitzari dagokion ernai-egotea zertan datzan adieraziz eta sogorraldi horiek ardurenik irudipen hutsezkoak direla argiratuz; lehorraldiak aienatzea eta pozaldiak
Gertakari eta argibide guzti hauek ez dira noski, autorearen irudimenaren edo irakurketa aberatsetan bilduz joan den berrien eragite eta iradokitze soilez idatziak izan; (...).